XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); auek dira jai-aldietako jantzia osatzen duten soiñekoak.

Neska gazte ezkongaiai ez du bein-ere besodun jipoirik jazten, gorontza baizik, bere atorra txuriaren beso lasai txairoak erakusten dituela.

Bular-gaiñean lepokoak eta idun-estunak, sarritan urre ta zillarrezkoak.

Gizonezkoak oial beltzezko jantzia eraman oi dute, jaiki aundikoa; galtza motxak eta estu xamarrak, belaun gaiñean lotuak; ponduzko galtzerdi beltzak; oiñetan kolore berdiñeko zapata-azalak iru-ertzeko belarri txuri aundiakin; beso lasaidun eskapila edo kapota luzea bizkarretik beera, xingola gorriz ertzetan; gerriko more eta sorburutik zintzilik lepo-xerra lisatua tolesetan.

Edergalluetan bati bitxia deitzen diote, balusa beltzezko zinta batetik lepoan zintzilik; besteari berriz amabitxi, atze aldetik jaso ta gona-muturrari eusten dion orratza.

Besoetako botoiak zillarrezkoak edo arrizkoak izan oi dira.

Gizonezkoak bere galtzeri eusteko tàngano deritzaion zurezko botoi aundi bat ibiltzen du.

Saraitzu-ko gizonezkoak, ez ditu bere galtzak Erronkari-koak bezela lotzen, belaunen azpitik baizik; ez eta Saraitzu-ko emakumeak bere gona kanpo aldera tolestu ere Erronkari-koak lez.

Saraitzu-ko gizasemeak kapa ta kapela ere jazten dituzte galtza motxezko soiñekoaren gaiñetik.

Ulzama-ko ikazkiñak eta Baztan-go agure zaarrak txapel urdin aundia eraman oi dute, buruan aurre-antzera jarria, egal gisa baliatuz.

Ikazkiña onela jazten da: barneko motxaren gaiñetik elastiko urdin-illuna, apaindura gorriekin, iñoiz jabearen izena ere jartzen diote besomuturrean; prakak geienean tripazkoak, beltzak edo oliba-antzekoak, belaunetaraiño goratuak; zankoak berriz artillezko mantarraz bilduak eta oiñak oial berdiñezko pealez estaliak; abarka-lokarri berberekin lotzen dira, zankoak gora gurutzatuz belaun azpiraiño igotzen dutela; artillezko gerrikoa, urdiña geienean, eta kapusaia beroki bezela.

Baztan eta Iguzkitza-koaren jantziak ez du alderik Ulzama-koaren ondoan: kapusairik ezean, oialezko zamarra jazten dute; bere lepo ttente apal-apalarekin eta papar-egal tolestuekin (Ikus:Navarra-Logroño, D. P. Madrazo'rena, 242 orri.).

Esan genezake Naparroa-ko mendi-aldean, geienean, bertako jatorra dan galtza estua jazten dutela, txamarra edo brusa beltzak, auntz-larruzko bizkarrekoa, abarkak galtzerdiekin, kapela borobilla edo txapela.

Leenagoko larru gordiñezko abarken tokian, beste iltzatu batzuk azaldu dira, eta azken aldera beribillen pirril-gomaz egindakoak sortu zaizkigu.

El Oasis`ek dionez, Erribera-ko naparrak onela jantzi oi ziran: Artzaiak ari lodizko alkandora jazten du, tripazko barneko motx beltza edo gorontza, artille morezko gerriko zabala, auntz-larruzko galtza gorrixkak, iztertartean gogorgarri jospolituekin; algodoi zurizko galtzazpikoak;.